MGI-ren argazki iturriak MGI-ren argazki iturriak MGI -ren foroa Kontaktua Egizu MGI-ekin elkarlana. Egin zaitez bazkide
Hasiera Deskribapena Galeria Egizu bat Kanpainak Loturak

Hasiera | Errezetak

Hemen azaldutako edozein errezeta prestatzerakoan metal edo beirazko ontziak heldu behar badira, eskularruak erabiltzea beharrezkoa dela gogorarazi behar dugu. K motako sukalde paraboliko bat erabiliz gero, bere argibideetan agertzen diren segurtasun neurri guztiak kontutan hartu behar dira.

Labean eginiko sagarrak, eztia eta maspasekin | Sagarren muskila kendu eta eztia eta maspasekin bete, era berean sagarrak eztiarekin estali. Lapikoaren barnean jarri eta estali. Ateratzerakoan irekita utzi daiteke saltsa apur bat lurruntzeko. Gehienez ordu eta erdiko egosketa denbora behar da.

Lau Urtaro Pizza | Pizzaren orea prestatu, irina, una, gatza eta olio apur bat erabiliz. Prest dagoenean nahi beste osagai jar ditzakegu gainean (barrengorriak, urdaiazpiko gozoa, barazkiak, olibak) tomate saltsa oinarritzat eta gazta estalkitzat dutelarik. Egosketak hiru ordu iraun ditzake.

Barazki arroza | Lapikoan ura jarriko dugu barazkiekin. Lapikoaren edukinaren (ura eta barazkiak) bolumena, arrozaren bolumenaren bikoitza izan behar da. Lapikoa eta egosiko dugun arroza daukan beste ontzi bat jarriko ditugu labe barruan. Horrela arroza ere berotzen joango da. Ura 80º tan dagoenean aurretik berotzen jarri dugun arroza lapikora botako dugu. Arrozak ura xurgatu arte itxarotea baino ez dago. Kasu honetan ez dago arroza erretzeko edo lapikora itsatsita geratzeko arriskurik. Ur gehiago bota behar bada, proportzioa gaizki kalkulatu dugulako adibidez, ur beroa izan behar da. Ordu eta erdi edo ordu bi pasatu ondoren, prest egongo da.

Espagetiak perretxiko saltsarekin | Arrozarekin egindako pauso berdinak jarraituko ditugu. Errezeta hau eguzki sukalde paraboliko batekin egin behar da. Hasteko olio pixka bat jarriko dugu ontziaren barnean. Bero dagoenean, aurretik zatitutako barrengorriak botako ditugu bacon zati batzuekin batera. Apur bat xigortu direnean, esne krema botako diogu. Krema loditu denean, sukaldetik kenduko dugu. Ondoren, lapiko batean gatza eta olio tanta batzuk dituen ura jarriko dugu. Irakiten dagoenean, pasta botako diogu (kutxa motako sukalde bat erabiltzen ari bagara, pasta aurrez berotuta egon beharko da). Eginda dagoenean, soberan dagoen ura kendu eta lehen prestatu dugun saltsa botako diogu. Guztia batera berriro labean sar dezakegu guztiz berotu dadin.

Krispetak | Errezeta hau eguzki sukalde paraboliko betean bakarrik egin daiteke. Lapiko barnean olio pixka bat jarri eta arto garoak bota. Olioa berotu eta arto garoak apurtu arte itxaron.

Eguzki sukaldeekin egiteko errezetak jaitsi.

CASTELLANO

    Ohar legala | info.bilbao@euskadi.isf.es | ©2008 Mugarik Gabeko Ingeniaritza Federazioa