| Hasiera | Deskribapena | Galeria | Egizu bat | Kanpainak | Loturak |
Hasiera | Berriak
25/09/2012 VII Eguzki Sukaldearen Eguna
2012ko urriaren 4an Euskal Herriko MGI-k "VII Eguzki sukaldearen eguna" antolatuko du, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan. Egun guztia egongo gara. Gerturatu zaitez!
[Programa ikusi]
[Programa MGI-ko webgunean ikusi]
04/09/2012 Erakusketa berriro ikusgai
Potugaleteko Gazte Gelara bazoazte, ohiko erakusketaren paneletaz gain, eguzki sukalde ezberdinen ereduak ere ikus ditzakezue.
Erakusketa Urriak 1 eraino egongo da, zatozte ikustera!
[Gazte Gelari buruzko informazioa]
13/12/2011 Gure erakusketak mugitzen jarraitzen du
Euskal Herriko MGI-ren eguzki sukaldeen erakusketa abenduaren 17tik 30ra egongo da ikusgai Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean, hurbildu zaitezte!
Clara Campoamor kultur etxea
Gernikako Arbola, 41
48901 Barakaldo
tlf. 944 18 04 60
ccclaracampoamor@barakaldo.org
16/08/2011 "Cocina con el Sol" ekitaldia Gaztela ete Leoneko MGI-ren eskutik
Gaztela eta Leoneko kideek eguzki sukaldea ardatz bezala duen ekitaldi interesgarri hau antolatu dute. Aipatzekoa da programan sartu duten leihaketa, non eskuz eginiko eguzki sukalde onena sarituko den.
[Leihaketaren arauak ikusi]
[Kartela ikusi]
27/09/2010 Eguzki Sukaldearen VI. Eguna prest dago
Eguzki Sukaldearen VI. Eguna zehazten duen egitaraua ikus dezakezue eskuman agerzen den loturan (egin klik hemen bestela). Bitartean Kantabriako lagunek idatzi duten berria irakurri dezakezue, bertan eguzki sukaldeei buruzko proiektu bat azaltzen da.
[Berria irakurri]
18/09/2010 Eguzki Sukaldearen VI. Eguna
Datorren urriaren lehengo egunean eguzki sukaldearen VI. eguna ospatuko dugu.
Urtero bezala eguzki sukaldeak Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoaren
patioa beteko dute. Egun honen helburua eguzki tramankulu mota hauek
kaleratzeaz aparte Hegoaldeko eta Iparraldeko herrialdeetan izan dezaketen
aplikazioa erakustea da. Hemendik gutxira egunaren programa publikatuko dugu.
Argi ibili!
08/05/2010 Elikadura eta klima aldaketa
Maiatzak 8 larunbat honetan "Gure dietaren eragina klima aldaketan" azokan parte hartuko dugu. Ekintzak Bilboko Bailén kalean goizeko 10:00etatik gaueko 20:00arte izango da.
[Programa ikusi]
15/12/2009 Eguzki sukaldeari buruzko bideoa
Internet-en genbiltzala "La cocina solar" izeneko bideo bati buruz hitzegiten duen berri bat aurkitu dugu. Bideo hori 4. gelditu omen da leihaketa batetan.
[Gehiago ikusi]
23/07/2009 Eguzki Sukaldea Valladolid-en
Gaztela eta Leon-eko MGI-k Eguzki Sukaldea gaitzat duen ekitaldi bat prestatu du Valladolid-en. Albiste osoa MGI-ko web gunean ikus daiteke.
[Albistea ikusi]
18/05/2009 Eguzki Sukaldearen V Eguneko PROGRAMA
Eguzki Sukaldearen V Egunean zehar izango diren ekitaldien programa prest dago.
[Programa ikusi]
7/05/2009 Eguzki Sukaldearen V Eguna
Maiatzak 22-an "Eguzki Sukaldearen V Eguna" ospatuko dela aurkezten dugu pozez. Interesatuta zaudetenok web gune honetan agertzen den informazioa arretaz jarraitu, baieztatzen doan heinean argitaratuko dugu eta.
7/05/2009 ¡Mingainera zuzenean!
Eguzki sukaldea gastronomia munduan sartzen ari da. Horren adibide argi bat aurkezten dizuegu hemen.
[Artikulua ikusi]
7/05/2009 Udako ikasketak Laredon: "Desarrollo Humano, Tecnología y Sociedad"
Kurtso hauek aipatzea interesgarri dela deritzogu, beraien barruaneguzki sukaldeak bere atala baduelako. Gai asko ikutzen dituzte izeneko irakasle askorekin. Euren artean Manolo Vílchez aurkitzen da,aurreko beste ekitaldi batzuetan gurekin elkarlanenan aritu dena. Ikasleek aukera libreko kredituren bat lor dezakete.
[Programa ikusi]
[Matrikulatzeko orria ikusi]
17/02/2009 Eguzki sukaldea BBCn
BBC kate Britaniarrak ere eguzki sukaldearen garrantzia adierazi du bere web guneko artikulu interesgarri batean.
[Artikulua irakurri]
23/11/2008 Gaztela eta Leon-eko jardunaldiak
Beste autonomi erkidego batzuetako Mugarik Gabeko Ingenieritzek ere badute eguzki sukaldeentzat tartetxo bat. Hemen klik eginez gero, Burgosen izandako jarduerei buruzko berria ikus daiteke.
10/10/2008 Berriro bueltan
Ikasturte berria hasi da eta berarekin batera gure iharduera. Era berean, Urriak 25 -ean eguzki sukaldeei buruz Figueira da Foz-en izango diren jarduera batzu aipatzeko aprobetxatuko dugu. Kartela ikusteko hemen klik egin. Portugesez idatzita badago ere, irudimen pixka bat nahikoa da ulertu ahal izateko.
13/07/2008 Eguzkia sukaldera!
Uztailak 9an eguzki sukaldeei buruzko ekintza berri bat antolatu dugu Bilbon. Informazio gehiago lortzeko "Nabarmena" ataleko lotura ikusi edo hemen klik egin.
25/06/2008 Gironako Energia Jardunaldiak
Maiatzak 13-an Gironako Unibertsitateak Energia Berriztagarriei buruzko IV. Jardunaldiak ospatu zituen. Bertan eguzki sukaldeen lehiaketa bat izan zen. Era honetako lehiaketa bat egiten duten lehen urtea izan da baina hurrengoetan zehar mantentzea espero dute.
[Laburpena Ikusi]
23/06/2008 Eguzki Topaketak 2008
Granada-ko Parque de las Ciencias-ek 2008 urteko Eguzki Topaketak antolatu ditu ekainak 27-tik 29-ra. Bertan izango diren ekitaldi guztien artean eguzki sukaldaritzari buruz emango duten dohainiko ikastaroa aipatu beharra dago. Ikastaroa Ekainak 27 eta 28 egunetan emango da eta parte hartu ahal izateko hurrengo helbidera idatzi beharra dago: redaccion@terra.org
[info gehiago]
[Triptikoa ikusi]
19/06/2008 Elikagaiaen Eguzki Prozesamenduari buruzko hitzaldiak
ISES (International Solar Energy Society) erakundeak elikagaiak eguzki energia erabiliz prozesatzeari buruzko hitzaldi batzuk antolatu ditu. Indore-n (India) izango dira eta garapena eta ingurugiroarekin lotutako erakundeen babesa izango dute.
[info gehiago]
8/06/2008 Eguzki sukaldeari buruzko berriak
Beste eskualdeetako egunkarien web guneetan, eguzki sukaldea protagonistatzat dituzten berriak aurkitu ditugu.
["20 Minutos"-en agertutako berria (Granada)]
["La Región"-en agertutako berriak (Galizia)]
2/06/2008 Eguzki Sukaldearen IV. Eguna
Eskerrik asko guztioi Eguzki sukaldearen IV. Egunean parte hartzeagatik!!!
20/04/2008 Energia Berriztagarrien VI. Jardunaldiak
Maiatzak 5-etik 16-raino Energia Berriztagarrien VI. Jardunaldiak ospatuko dira Gironan. Egun hoietan zehar erakusketak ikusteko, hitzaldiak entzuteko eta eguzki sukaldeen lehiaketa batetan parte hartzeko aukera egongo da.
[Programa ikusi]
15/04/2008 Eguzki Energiaren Europar Egunak
Estatuan lehen aldiz Eguzki Energiaren Europar Egunak ospatuko dira Maiatzak 12 eta 18 bitartean. ATSIT izeneko elkarteak antolatuko ditu eta eguzki energiari buruz edozein ekintza egin nahi duten erakundeei laguntzea agindu du.
[Informazio gehiago]
4/04/2008 Maiatzak 23: Eguzki Sukaldearen Eguna
VI. Eguzki Sukaldearen Eguna antolatzen ari gara buru belarri. Aurreko urteetan bezala Bilboko Goi Ingeniari Eskola-ko Von Siemens enparantzan izango da. Aurten, Maiatzak 23-an ospatuko da eta ekitaldiak goizez hasiko dira, pateren prestakuntzarako eguzki sukalde modelo ezberdinak erabiltzeari buruzko erakustaldiarekin. Era berean MGI-k sortu duen erakusketa elebiduna ere ikusi ahal izango da. Beste alde batetik, "Fundación Terra"-ko Manolo Vilchez-en parte hartzea ere aipatzekoa da. Informazio gehiago lortzeko Web guneari adi egotea gomendatzen dizuegu, ekitaldiak baieztetzen diren heinean eguneratuko dugu eta.
[Informazio Gehiago]
4/04/2008 Tolosako Naturaldia Jardunaldiekin elkarlanean
Apirilak 12 eta 18 bitartean Naturaldia Jardunaldiak ospatuko dira Tolosan. Sostenigarritasuna eta ingurugiroa dituzte ardatz nagusi bezala jardunaldiek. Gai hauei buruz mota askotako erakusketak, dokumentalen emanaldiak, mintegiak... egingo dira. Guztien artean eguzki energia eta eguzki sukaldeak lantzen dituen ekitaldi bat aipa daiteke. Apirilak 12 eta 13 an izango da, Frontón de Tolosa jatetxean. Jatetxeko langileek, pintxoen prestakuntzari buruzko erakustaldia gingo dute eguzki sukaldeak erabiliz. Ekitaldi honek MGI-ren laguntza izango du. Era berean, eguzki sukaldeen erakusketa ikusi ahal izango da egun bi hoietan.
[Jardunaldien programa ikusi]
17/02/2008 Eguzki sukaldeak eta "Wiki"
Eguzki sukaldeei buruz hitzegiten duen "wiki" artxibo batera daraman lotura bat jarri dugu. "Wiki" izena duen web gune baten informazioa edozeinek berrizta dezake. Gune honetan eguzki sukaldeei buruzko informazio ugari aurki daiteke.
[loturak]
[wiki artxiboa]
30/01/2008 Argazki berriak galerian
Eguzki sukaldeen erakusketa Gallartan (Bizkaia) ospatu ziren topaketetan aurkeztu zen. Egun horretan ateratako argazkiak ikus daitezke gure argazki galerian.
[galeria]
28/01/2008 Eguzki sukaldeen erakusketa beste erakunde bati utzi zaio
Eguzki sukaldeen erakusketa EMAUS-en "EkoCenter" aretoan aurkitzen da, Gipuzkoan. Hurrengo hilabeteetan zehar EMAUS-ek eta MGI-k elkarlanean ihardungo dute erakusketa bultztaeko asmoz. Gipuzkoako eskualdean bigarren hezkuntzan ari direen ikasleak izango dira batez ere erkusketa ikusiko dutenak. Ekitaldi guztien artean, FORO baten sorrera aipatu behar da, bertan MGI-ko partaideek eguzki sukaldeei buruzko zalantza guztiak argituko dituzte.
[data eguneratuak ikusi]
29/11/2007 La Casilla-n erakusketa eta jardunaldiak
IITUE-n "Teknologia Egokiak" gaitzat dituzten jardunaldiak egiten ari dira. Hori dela eta, eguzki labeen erakusketa bertaraino eraman da nahi duenak ikus dezan.
[data eguneratuak ikusi]
[jardunaldiei buruzko informazioa]
20/11/2007 Erakusketen datak
Erakusketen datak aldatu behar izan ditugu.
[data eguneratuak ikusi]
5/11/2007 Panel motako eguzki labeal
Panel Motako eguzki labeei buruzko erakusketa panela .pdf formatoan aurki daiteke.
[panelak ikusi]
Eguzki labeak lanean
Eguzki labeei buruz Haitin eman ditugun ikastaroetan zehar ateratako argazkiak ikus daitezke gure galerian.
Erakusketaren egutegi berria
Eguzki sukaldeei buruzko erakusketa Bilbo inguruko (Sarriko, Leioa, ... ) unibertsitatetara eraman ahal izateko ekintzak egiten ari gara. | [datak ikusi]
Eguzki jaialdia
Bartzelonako "parque de la ciutadella"-n 2007-ko Irailak 22-tik 24-ra ospatuko da. Terra eta ADTS fundazioek antolatuko dute, bere helburua, herritarrek bultzatuta eta iraunkortasunean oinarritua dagoen ingurugiro kultura bat sustatzea delarik. | [www.festivalsolar.org]
Eguzkiarekin Sukaldaritzan kanpaina
"Eguzkiarekin Sukaldaritzan" izeneko kanpaina apirilean hasiko da. Bertan, eguzki sukaledeei buruzko erakusketa, azalpenak dituzten panelak, triptikoak, hitzaldiak, erabilpenaren frogapenak eta sukaldeak fabrikatzeko mintegiak izango dira. Gainera, urte honetan zehar, erakusketa Euskal Herriko hainbat unibertsitate eta zentrutara eramango da.
[informazio gehiago]
Eguzki sukaldearen sarrera "La Española" uhartean
Euskal Herriko MGI-k, EHU-ko Gerapeneko Kooperazio Bulegoarekin eta Makina eta Motore Termikoen Sailarekin elkarlanean, "Introducción de la cocina solar en la isla de La Española" izeneko ikerkuntza proiektua egin du. [Txostena ikusi]
Ohar legala | info.bilbao@euskadi.isf.es | ©2008 Mugarik Gabeko Ingeniaritza Federazioa