MGI-ren argazki iturriak MGI-ren argazki iturriak MGI -ren foroa Kontaktua Egizu MGI-ekin elkarlana. Egin zaitez bazkide
Hasiera Deskribapena Galeria Egizu bat Kanpainak Loturak

Hasiera | Kontzentraziozko Eguzki Labea

Beharrezko materialak:

  •   1x1.3 m2 tamainako kartoia
  •   Arkatza
  •   Aluminiozko papera
  •   Kola
  •   Artaziak edo cutter-a
  •   Lapiko beltza
  •   Laberako egokia den plastikozko poltsa gardena
  •   Soka
  •   Arropa eskegitzeko kako bi
  •   3 harri

Horrela egiten da:
  1. Azpiko irudia kartoi batetan marraztu eta ebaki.
  2. Puntuzko lerroetatik tolestu.hori baino lehen, punta batekin marratu daiteke lana errazteko.
  3. Aurpegi islatzaile bat lortzeko asmoz, aluminiozko papera itsatsi. Horretarako kola zuria dagoen bezala erabil daiteke edo, nahi izanez gero, urarekin %50-ean nahastuta. Aluminiozko paperak bi aurpegi ezberdin ditu, hauetako disdiratsuena kanpora begira geratu behar da.
  4. Badaukagu labea!! Zirrikituetatik sartzen diren hegalak irten ez daitezen arropa eskegitzeko kakoak erabiliko ditugu.
  5. Janaria prestatzeko pauso hauek jarraitu behar dira: Harriak poltsan sartu triangelu bat osatuz. Poltsa labean jarri. Lapikoa poltsan sartu eta harrien gaienan kokatu. Poltsa puztu lapikoa ikutu ez dezan (horrela ez zaigu poltsa erreko). Azkenik poltsa sokarekin itxi.
  6. Janaria prest egon arte itxarotea besterik ez da falta.

CASTELLANO

    Ohar legala | info.bilbao@euskadi.isf.es | ©2008 Mugarik Gabeko Ingeniaritza Federazioa