| Hasiera | Deskribapena | Galeria | Egizu bat | Kanpainak | Loturak |
Hasiera | Akumulazio motako eguzki labea
Beharrezko materialak:
– Cutter
– Eskolan erabiltzen den kola zuria edo barrazko kola
– Aluminiozko papera
– Artaziak
– Arkatza
– Kartoizko kaxa bi
– Estalkia egiteko kartoi zati haundi bi
– Kristal bi
– Silikona
– Metalezko xafla (aluminioa, altzairua, ...)
– Berunik gabeko pintura beltza (beroa jasateko gai dena)
– Isolatzailea: Egunkari papera, kartoia, kortxoa,... (KONTUZ, ez inoiz erabili poliespanik edo poliestireno hedaturik, kortxo zuria bezala ere ezagutzen dira material hauek).
– Enbalatzeko zinta
– Alanbrea
Fabrikazioa:
1.- Labea:
Ahalik eta gogorrenak diren kartoizko kutxa bi aurkitu behar dira. Sukaldaritzan aritzeko, kutxa bien artean txikiena erabiliko dugu. Horregatik lehenengo bilatu behar duguna izango da. Laukizuzen formakoa eta ahalik eta altuera gutxienekoa izan behar du, hala ere, ezinbestekoa da bere barnean lapiko bat ondo sartzeko leku nahikoa izatea. Kutxa hau bigarren kutxaren barnean sartu behar da, bien artean gutxienez 5 zentimetroko aldea dagoelarik (albo guztietan). Beste alde abatetik, kartoi xafla handi bat lortu beharra dago. Xafla honen aldeek kutxa handiaren oinarriak baino 10 zentimetro gehiago izan behar dituzte gutxienez.
Kutxa txikiaren barnealdea aluminiozko paperarekin estali. Honetarako kola zuria erabili (urarekin nahastu daiteke edo dagoen bezela erabili), aluminiozko paperaren alde distiratsuena kanpokalderantz jarriz.
Kutxa txikia kartoi xafla handiaren gainean jarri, zentratu eta arkatza erabiliz kutxaren oinarria marraztu kartoi xaflan. Marraztu berri dugun tokitik kartoia ebaki behar da cutter-arekin. Pauso berdinak jarraitu baina kartoi xafla erabili beharrean, kutxa haundiaren oinarria erabiliz. Era honetara kutxa handiaren oinarrian kutxa txikiaren tamainako zulo bat izango dugu. Zulo hortatik kutxa txikia sartu, bere alde irekia kutxa handiaren oinarri parean gelditzen delarik. Kutxa txikiaren hegalak kutxa handiaren oinarrira itsatsi.
Kutxa bien arteko lekua material isolatzailearekin bete behar da. Gogoan eduki ez dela INOIZ poliespanik edo poliestireno hedaturik erabili behar (100 gradutik gora degradatu egiten da, gas erregaiak sortaraziz). Kartoia papera baino isolatzaile hobea da eta kortxoa kartoia baino are hobeagoa. Guztiz beteta dagoenean kutxa itxi behar da enbalatzeko zintarekin.
Metalezko xafla beltzez margotu. Labe barruan ontziak jartzeko erabiliko da xafla hau.
2.- Estalkia:
Labea estalkiaren gainean jarri eta arkatza erabiliz bere ingurua marraztu. Lerroetatik tolestu eta labean ondo sartzen dela egiaztatu. Enbalatzeko zinta erabiliz alboak heldu. Era horretara erdian kutxa txikiaren tamainako zulo bat duen estalki bat lortu dugu. Estakliaren alde bakoitzean kristal bat jarri. Kartoira itsasteko silikonazko hari jarrai bat eman kristal bakoitzari.
3.- Erreflektorea:
Kartoi xafla handi batetan estalkia jarri eta laukizuzena marraztu arkatza erabiliz. Laukizuzen hori ebaki eta alde luzeetako batekiko lerro paralelo bat marraztu 5 edo 10 zentimetrotara. Marra horretatik tolestu eta enbalatzeko zinta erabiliz estalkiari itsatsi. Labearen aldeko aurpegia aluminiozko paperarekin estali.
4.- Lehen aldiz erabili baino lehen:
Garrantzitsua: Erabili baino lehen, labea itxi eta eguzkitan jarri. Ez ireki tanperatura handia hartu arte. Horren ondoren irekita utzi ordubetez gutxi gora behera. Prozesua errepikatu pinturak eta silikonak sortarazten dituzten gasak kentzeko.
Ohar legala | info.bilbao@euskadi.isf.es | ©2008 Mugarik Gabeko Ingeniaritza Federazioa