MGI-ren argazki iturriak MGI-ren argazki iturriak MGI -ren foroa Kontaktua Egizu MGI-ekin elkarlana. Egin zaitez bazkide
Hasiera Deskribapena Galeria Egizu bat Kanpainak Loturak

Hasiera | Eguzki Sukaldearen Eguna

Eguzki Sukaldearen VI. Eguna

Eguzki Sukaldearen VI. Eguna-k izango duen egitaraua ondorengoa da:

  • Eguzki sukaldeen mota desberdinen erakustaldia: Aurreko urteetan legez eguzki sukalde mota ezberdinak erakutsi eta, eguzkiak nahi izanez gero, hauen sukaldatze gaitasuna ikusiko da.
    • Ordua: 10:00-15:00
    • Tokia: Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko von Siemens Plaza ( Urkixo zumardia z/g, San Mames ondoan). Mapa ikusi

  • Eguzki sukaldeei buruzko “Eguzki sukaldaritza” erakusketa 8 informazio panelez osatua, erakusketak janaria prestatzeko erregaiak lortzeko mundu mailan dagoen arazoa azaltzen du, arazoari aurre egiteko baliabide gisa eguzki sukaldeek eskaintzen dituzten aukerak aipatzen dira eta eguzki sukalde mota bakoitza deskribatzen da.
    • Ordua: 10:00-17:30
    • Tokia: Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko von Siemens Plaza ( Urkixo zumardia z/g, San Mames ondoan).

  • "De la leña al Sol: Introducción a la cocina solar" hitzaldia Iván Mesonero, MGIko bolondresak emana: Eguzki sukaldeen bilakaerari buruz hitz egingo du eta sukaldeen erabilerak Iparrean zein Hegoan ekar ditzakeen onura sozial eta ingurumenekoak aipatuko ditu.
    • Ordua: 14:45-15:30
    • Tokia: Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko P1G1 gelan.

  • Eguzki labeen eraikuntza tailerra: Eguzki labe ekonomiko bat egingo da material eskuragarriak erabiliz. Edonork parte hartu dezake eskuz eginiko eguzki labe bat egiteko interesa badu.
    • Ordua: 16:00-17:30
    • Tokia: Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko von Siemens Plaza.

CASTELLANO

    Ohar legala | info.bilbao@euskadi.isf.es | ©2008 Mugarik Gabeko Ingeniaritza Federazioa