| Hasiera | Deskribapena | Galeria | Egizu bat | Kanpainak | Loturak |
Deskribapena | Kontzeptu Teoriko eta Teknikoak
· Eguzkiaren Irradiazioa |Eguzkiak energia askatzen du erradiazio elektromagnetiko gisa. Fenomeno honek, "eguzki izpi" izeneko uhin elektromagnetiko eran energia askatzean datza.
Izpi hoiek eguzkitik irten eta lurrera heltzen dira atmosfera zeharkatuz. Atmosfera zeharkatzen ari diren bitartean izpietako batzuek oztopo ezberdinekin talka egiten dute: hodeiekin, partikula txikiekin... Talka hauek direla eta izpiak desbideratu eta ahuldu egiten dira. Guzti honen ondorioz, bi eguzki irradiazio mota bereiz daitezke lurrazalean: Irradiazio Zuzena eta Irradiazio Barreiatua.
Talkarik jasan ez duten izpiek Irradiazio Zuzena osatzen dute ta Eguzki-Lur norabidean mugitzen dira. Izpi oso energetikoak dira. Irradiazio honek gereizpeak sortzen ditu eta bere norabidea ezaguna denez, bidez aldatu edo/eta kontzentratu daiteke ispilu edo/eta lenteak erabiliz (lupa bat esaterako).
Oztopoekin talkaren bat jasan duten izpiek Irradiazio Barreiatua osatzen dute. Izpi hauek ez dute norabide ezagun bat eta ezin dira jarraitu, kontzentratu edo bidez aldatu.
1. Irudia. Irradiazio Zuzena eta Barreiatua
Egun argietan Irradiazio Zuzena Barreiatua baino ugariagoa da. Egun hodeitsuetan ordea, alderantzizkoa gertatzen da.
Eguzkiak zeruan zehar ekialdetik mendebaldera doan ibilbide bat marrazten du egunero, puntu garaienean dagoenean hegoaldetik pasatzen delarik. Ibilbide hori aldatu egiten da urtean zehar eta eguzkia udan neguan baino puntu garaiagoetara heltzen da. Hori dela eta, Irradiazio Zuzena osatzen duten izpiek horizontalarekiko makurdura oso txikia dute neguan. Udan aldiz, makurdura hori handia da. Aipatutako markurdurak eta hartutako energiak zerikusia dute. Eguzki izpiak eta bera hartzen duen gainazalak osatzen duten angelua 90º-ra hurbilduz gero, energia gehiago helduko da gainazal hortara. Ondorioz, gainazal horizontal batek, udan energia gehiago hartuko du eguzkiarengandik neguan baino.
2. Irudia. Ipar Hemisferioan eguzkiak urtean zehar jarraitzen dituen ibilbide ezberdinak.
3. Irudia. Izpi zuzenen makurdura udan eta neguan
· Negutegi Efektua |Zenbait material (beira eta plastiko batzuk adibidez) gardenak dira uhin luzera txikiko irradiazioarentzat (Eguzkiak igorritakoaren modukoa) eta opakuak dira uhin luzera handiko irradiazioarentzat (tenperatura ez oso altua daukan gorputz batek igorritakoa bezalakoa). Negutegi efektuak fenomeno hau du oinarritzat: Negutegi batetan, beirazko hormek eguzki izpien sarrera onarzen dute. Izpi hauek negutegiaren barruan dagoen zorura heltzen dira eta bero bihurtzen dira. Bero hau uhin luzera handiko irradiazio eran igortzen da. Irradiazio horrek ezin du negutegiko hormetan zehar kanpora irten. Honen ondorioz, negutegiaren barnekaldea bero mantentzen da.
· Kolorearen eragina |Gorputzen kolorearen eta beroa xurgazeko eraren artean oso harreman estua dago. Hori dela eta, berdea den gorputz bat kolore horretan ikusten dugu, eguzki argiaren (gogoratu argi naturala ostadarraren kolorretan deskonposatzen dela) kolore guztiak xurgatzen dituelako berdea izan ezik .
Muturreko portaera duten bi kolore daude: beltza eta zuria:
Horrela, bata zuria eta bestea beltza diren bi gorputz berdin eguzkitan jarriz gero, gorputz beltza askoz gehiago berotuko da, eguzki irradiazio (energia) gehiago xurgatuko duelako.
· Eguzki irradiazioaren kontzentrazioa |Gainazal jakin batera (kaptazio gainazalera) heltzen den eguzki irradiazioa bera baino txikiagoa den gainazal batera berbideratzean irradiazio hori Kontzentratzen ari gara. Era honetara energia gehiago lortzen dugu eta ondorioz, tenperatura handiagoa sukaldaritzan aritzeko.
Kontzentratzaileak ahalbidetzen du eguzki irradiazioaren kontzentrazioa. Honek bi ezaugarri nagusi izan behar ditu: eguzki izpiak bideratzeko geometria egokia eta islagarritasun handiko materialez eginda egotea (hau da, heltzen diren eguzki izpi gahienak islatzeko ahalmena izatea).
Parabola da eguzki izpiak bideratzeko geometria egokiaren adibide nabarmen bat. Parabola kurba lau bat da eta norabide jakin batekiko paralelo heltzen zaizkion izpi guztiak foko izeneko puntu batetik pasarazten ditu. Parabolaren norabidea eguzki izpien norabidearekin bat jartzen badugu, eguzki izpi guztiak fokoan kontzentratko ditugu
Ohar legala | info.bilbao@euskadi.isf.es | ©2008 Mugarik Gabeko Ingeniaritza Federazioa